XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bizi guztiko aitortzak izaten ziran ia danak mixiotan.

Mungiatik

Eta Erandiotik:.

Jardun ain gaitzari nola eutsi al izan zion galdera datorkioke mingain puntara edozeñi.

Ona Kardaberazen erantzuna: aitor-lana .

Jardun latz orren berri dakianak ezin, ordea, sinistu.

Jainkoaren doai berezi edo karismaren kontu egiñaz, Mungiako mixiotik egiten gaitu egiaren jabe: (eguneroko platikak eta amabost sermoi), .

Gauza bat zan jakiña: iñor Kardaberazekin aitortu ezkero, arekin nai izango zuala gero ere beti aitortu.

Mixiotan ezagutu duten jendeek, Loyolara erretiratuta gero ere ez diote pakerik emango, urrutitik etorriaz.

Etorri ezin dutenak kartaz emango diote lan .

Mixio askotan, lanak akituta erretore-etxera gaueko atsedenera dijoala, jendeak dauzka kale-ertzetan edo etxe-kantoietan zai, urrengo egunean edo beste al duanean aitortzeko txanda eske.

Zer zedukan eliz-gizon onek ainbeste kostatzen dan pardela saltzera gizonak arrapalan erakartzeko?.

Mistikuen doai berezi bat dabil emen.

Adimena bitaratzeko, aldi berean bi eginkizunetan jarduteko, grazi arrigarria eman izan die iñoiz Jainkoak bere adiskide aundi oietako batzuei.

Sarritan izan zuan Kardaberazek ori: aitorlekuan pekatariakin aritu, ta bide batez, Jesus Sakramentatuakin itzasperturik gozoenean jardun.

Berak Aita Loyolari: .